Eskoriatza 1979.
Diziplina anitzeko artista.
Euskal Herriko Unibertsitateko Historiako fakultatean eta Mondragon Unibertsitatean egin ditu ikasketak. Hainbat ikastaro, egonaldi eta erresidentzia egin ditu alor ezberdinetako artistekin.
Larraitzen lanak artearen esparru ezberdinak gurutzatzen ditu eta askotan diziplina arteko bidegurutzean aurkituko dugu: musika eta irudia, plastika eta dramaturgia.
La Charada antzerki konpainiaren sortzaile, eskena zuzendari, eszenografo, titiritero, eskultore, margolari. Europa eta Ameriketako hainbat nazioarteko antzerki jaialditan, kale ertzetan eta urrutiko komunitatetan aritu da eta ibilbide horretan zenbait sari ere jaso ditu.
15 urtez Guatemala eta Mexikoko jatorrizko zenbait herrirekin elkarlanean proiektu ezberdinetan eskutik eskura lanean ibilia: Oinarri feminista eta dekolonial batetik, jatorrizko kulturak balioan jarriz eraldaketa soziala eta ahalduntzea helburu. Artea tresna, sormena motor.
Bere lan plastikoa galeria eta erakusketa ezberdinetan egon da ikusgai.